• 6.0 MB

    Bestandsgrootte

  • Android 4.0+

    Android OS

Over Bizkaia Bizikletak

Informatie over fietsen in Bizkaia-fietsen rijstroken en paden

Bizkaiko Bidegorriak aplikazioari esker Bizkaiko Lurralde Historikoko bizikleta-bideei eta bidegorriei buruzko informazioa eduki ahal izango duzu.

Bizkaiko maparen euskarri batean eginda dauden zatiak ikus daitezke, baita eraikitzen ari direnak eta eraikiko direnak ere.

Sarean dagoen informazioaren osagarri gisa toki interesgarriak adierazita daude. Esaterako: bizikleta publikoa, sistema intermodala (garraio publikoarekin), museoak, natura edo paisai aldetik interesgarriak diren puntuak, kultura-intereseko puntuak, hondartzak, aisialdi eta atseden guneak, informazio eta turismo puntuak.

Dagoen sarea abiapuntutzat hartu eta honako ibilbide hauek proposatzen dira:

Barakaldo - Muskiz (27 km), Muskiz - Itsaslur (18 km), Areeta - Bolue (14 km), Gurutzeta - Ansio (12 km), La Cuadra - Zalla (14 km), Zalla - La Mella (12 km), Basauri - Atxuri (8.5 km), Arrigorriaga - Abusu (9.5 km), Lekeitio - Aulesti (14 km), Forua - Sukarrieta (14 km), Gallarta - Galdames (18 km), Zeanuri - Areatza (12 km), Areatza - Dima (7 km), Galdames - Artzentales (22.6 km).

Ibilbide bakoitzarentzako proposatutako bidea ikus daiteke mapan, baita ibilbideari buruzko honako informazio hau ere: Bidearen deskribapen laburra, bidea deskribatzen duen PDF formatuko liburuxka, bidearen profila, iIbilbidearen bideoa eta ibilbidea GPX formatuan deskargatzeko aukera.

Ibilbide zehatz bat aukeratu gabe liburuxkak eta bideoak kontsultatzeko aukera dago. Izan ere, mota bakoitzeko zerrenda bat eskaintzen da.

Aplikazioaren menua erabilita oinarrizko mapa mota alda daiteke, eta deskribatutako intereseko kokapenak aktibatzeko aukera dago.

Jatorria eta helburua aukera daitezke, eta Google Mapsen zerbitzuak erabiliz bizikleta-ibilbidea ikusgai dago.

(*) Ohiko erabilerarako honako zehaztapen hauek gomendatzen dira:

- Android sistema eragileko 4.0 bertsioa edo goragokoa.

- Gutxienez 1Gbeko memoria.

Gailuek ez badituzte adierazitako zehaztapenak betetzen, beharbada aukerak denbora gehiago beharko du pantailan agertzeko, baita kontsultei erantzuteko ere.

Meer InfoMinder Info

What's new in the latest 0.0.1

Last updated on Jul 20, 2019
Minor bug fixes and improvements. Install or update to the newest version to check it out!

Oude versies van Bizkaia Bizikletak

Supersnel en veilig downloaden via de APKPure-app

Eén klik om XAPK/APK-bestanden op Android te installeren!

Downloaden APKPure