Ikasi euskara jolasean
4.2
Android OS
关于Ikasi euskara jolasean
让您的孩子知道如何通过游戏享受巴斯克学习
Forvo Kids 3 eta 6 urte arteko umeei zuzendutako aplikazio bat da, euskararen ikaskuntzarako diseinatuta dagoena hiztegiari lotutako jokoen bidez.
Ezaugarriak:
• 10 gai ezberdin: animaliak, gorputza, koloreak, eskola, arropa, janaria, formak, zenbakiak, jostailuak eta etxeko gauzak
• Oinarrizko 135 hitz baino gehiago, umea horiekin jolas dadin
• Erabiltzeko erraza eta umeari guztiz egokitua
• Umeak eskuratutako edukien ebaluazioa
Aplikazioak hiztegi zehatzarekin osatutako hamar gai ditu eta Doman metodoan oinarrituta dago, zeina Glenn Doman mediku eta psikoterapeuta entzutetsuak proposatutako metodo bat baita.
Metodo honek jakintza buruan gordetzea bilatzen du, ikus-entzunezko informazioz osatutako inteligentzia-bitak erabiliz horretarako (hiztegi bakunezko txartelak). Umeari gai bakoitzean oinarrizko informazio-unitateak aurkezten zaizkio joko errazekin nahastuta. Informazio-unitateek umearen arreta erakartzea dute helburu eta zentzu ezberdinen erabilpena sustatzen dute, ikus-entzunezkoa besteak beste. Bestalde, jokoen bidez, haurrak jasotako jakintza sendotzea eta ebaluatzea bilatzen da.
Ebaluaketaren emaitzak izar-formen bidez erakusten dira, batetik hirura, izar batek lortutako gutxieneko jakintza eta hiruk jakintza altua adierazten dutelarik.
Irudi eta tipografia denak txikienen prozesu kognitiboa pizteko egokituak izan dira, baita umeak hezkuntza-zentroetan erabiltzen diren materialekin ohitzeko ere. Bere diseinu intuitiboak eta errazak aplikazioaren erabilpena eta ulermena ziurtatzen dute umearen aldetik.
Eta dena Forvoren bermearekin, munduko ahoskera-gida handiena hizkuntzak ikasteko.
最新版本1.1.4的更新日志
Ikasi euskara jolasean APK信息
在APKPure上极速安全下载应用
一键安装安卓XAPK/APK文件!