Arangoya Euskaraz
Arangoya Euskaraz 정보
Arangoya 디지털 aplikazio 바스크어 hedatzeko Hezkuntza Komunitate의 osoan.
Arangoyak aplikazio digital hau sortu du, nagusiki gure ikasleek euskara erabil dezaten ikasturtearen une desberdinetan. Klase barruan ez ezik, klasetik at ere euskara erabiltzeko abagune bereziak sortu nahi ditugu. Era atsegin batean, berrikuntzarekin lotuta, eta beti hobekuntzarantz...horrela lantzen dugu parada hau. Ahozko erabilera finkatzeko, idazteko baliabideak hedatzeko, ikasleen arteko hitz egiteko betak sustatzeko, euskal kultur aberastasuna areagotzeko, giro erakargarri batean hizkuntza irakasteko... hainbat helburu dauka aplikazio honek. Gure Hezkuntza Komunitate osoak parte hartzen du aplikazio honetan. Beraz, gurean ArangoyaEuskaraz lanabes aparta bihurtu da. ArangoyaEuskaraz aplikazioaz gain, beste sare-sozial batzuetan ere euskara lantzen dugu, hala nola, Twitter-en Arangoyabilbao edo ikastetxe web gunean (www.arangoya.org).
Aplikazio honetan Arangoya berriak zuzenean jasoko ditugu. Eta haiekin batera ikastetxe zutabeak argi egondo dira: garapen jasangarria, orientazio pertsonalizatua, ekonomia digitala, berrikuntza... Gai horiei guztiei buruz bideoak eta artikuluak aurkituko ditugu aplikazioan.
What's new in the latest 1.2
Arangoya Euskaraz apk 정보
Arangoya Euskaraz의 오래된 버전
Arangoya Euskaraz 1.2
APKPure 앱을통한매우빠르고안전한다운로드
한번의클릭으로 Android에 XAPK/APK 파일을설치할수있습니다!